Beste urte betez, Tolosako Udalako udako gauetarako emanaldiak antolatu ditu, kalean. Gau Giroren egitaraua aurkeztu dute, eta horrekin batera, baita uda osoan zehar izango den kultur eskaintza ere.
Gau Girori Tolosand Blues-ek irekiko dio bidea, eta Topic-eko emanaldiek ere gaztetxoenei zabalduko dizkie atea. Horrez gain, zinea izango da aire librean, eta nazioarteko dantza ere bai. Era berean, Aranburu jauregiako erakusketak zabalik izango dira udan.
Gau Giro datorren astean
Aipatu bezala, musika, dantza edo zinea izango dira ikukizunetako batzuk. Gau Giro barruko emanaldiak honako guneetan izango dira aurtengo udan: Euskal Herria plaza, Lopez Mendizabal plaza, Plaza Berria, Amarotz auzoa eta Fronton kafetegia.
Ibai Iriarte alkateak eta Jokin Ansorena kultur teknikariak azaldu dutenez, jada programazioan sendotuta dauden ekitaldiez gain, gauza berria sartzen saiatu dira, eta «garai txarrak izan arren, egitarau osatua egiten saiatu» direla nabarmendu du Ansorenak.
Horrela beraz, datorren uztailaren 8an, abeslari zaldibiarrak irekiko du egitaraua. Plaza Berrian eskainiko du kontzertua, 22:30ean, Abarlotz Olanok. 10 urte daramatza euskal kantagintza tradizionala lantzen, eta 2008an Nortasun Saria irabazi zuen Euskal Kantu Txapelketan. Antilla izeneko bere lehen diska aurkeztuko du Tolosan; Michel Ducaurekin elkarlanean aritu da. Abarlotz Olanok bizitzak eman dizkion sentipenak abesten dituela azaldu du, eta «abesteko mila arrazoi» badirela nabarmendu du.
Uztailaren 15ean, urteroko jazz kontzertua izango da Fronton kafetegia. Aurten, Joaquin Chacon izen handiko gitarjoleak, eta Gonzalo Tejadak eskeiniko dute emanaldia, 22:30ean.
Garai batean San Inazio bezperako kontzertua zena, uztailaren 22an ospatuko dute aurten. Tolosako Musika Bandak emanaldia eskainiko du, Lopez Mendizabal plazan, 22:30ean. Rock doinuak, baltsak, kantu mexikarrak eta pasodobleak izango dira entzungai.
Uztailaren 29an, berriz, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiko talde bat izango da gurean. Belgradoko Symionov dantza taldea izango da, 22:30ean Euskal Herria plazan.
Abuztuaren 26an, Liverpull taldeak kontzertua eskainiko du Plaza Berrian, 22:30ean. The Beatles, REM, Queen eta beste hainbat talderen eragina dute.
Antzerkiak ere izango du bere lekua, eta irailaren 2an, 20:00etan, Pikor antzerki taldea izango da Euskal Herria plazan.
Azkenik, aipatzekoa da Amarozko zine egitaraua ez dutela oraindik zehaztu, eta udalak emango duela horren berri.