Errekortarien festa izango da igandean

tolosa 2011ko ekainaren 22a

Zazpigarrenez ospatuko dute igande honetan, Tolosako errekortari txapelketa.

Sanjoanen egitarauaren barruan, arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia zezen-plazan.

Guztira, 16 errekortarik parte hartuko dute, eta zezenak Macua ganadutegikoak izango dira.Lau errekortari onenek, Tolosako txapelketako irabazlea nor izango den erabakiko duen finala jokatuko dute. Era berean, Tolosako ekitaldian, Tafallan jokatuko duten 2011ko errekortarien finalerako zortzi gizon sailkatuko dira.

Iazko Tafallako finalean zezen batek ikusleengana salto egin eta ikusleak zauritu ondoren, txapelketa bertan behera geratu zen. Hau dela eta, aurtengo txapelketara begira «ikusmin handia» sortu dela nabarmendu dute antolatzaileek.

Hamasei errekortari

Aipatu bezala, hamasei errekortarik parte hartuko dute Tolosako San Joan jaietako jaialdian; ondorengoak dira: Tomas Perez, Fran de Santa Eugenia, Cristian Parra, Eloy Puello, Raul Ramirez, Fernando Pozuelo «El Rubio», David Cabo, Joseba Uterga, Oscar Holgado, Saul Rivera, Joel Rodriguez, Juanjo Marti, Ruben Sanchez, Moy, Isaac Alvarez Puzol eta Andres Civera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!