Hodei truken emanaldi berria

Ataria 2011ko ekainaren 16a

Hodei Truk abesbatza pasa den asteburuan Ciudad Realen egon zen, Tomellosoko Kontserbatorioko abesbatzak antolatutako II. Gazte abesbatzen topaketan. Igande goizean izan zen tolosarren kontzertua eta oso arrakastatsua izan zela azaldu dute. Etxera itzulita, igandean, hilaren 19an, Tolosako San Joan Jaien egitarauaren barruan, Tolosako Berdura plazan 13:00etan emanaldia eskainiko dute, eta herritar guztiak bertara gonbidatu dituzte Hodei Truketik.  hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!