Bigarren eskuko liburuen eguna larunbatean

Ataria 2011ko ekainaren 14a

Ekainaren 18an, larunbatean, Samaniego herri ikastetxeak bigarren eskuko liburuen eguna antolatu du Tolosan, liburutegiarekin batera. Azoka horretan ateratako dirua elkartasun proiektu bat finantzatzeko erabiliko dutela azaldu dute Samaniegotik. Aurreko urteetan bezala, Kolonbiako Guabas inguruko biztanleriak irakur liburuak izan ditzaten Bibliomula proiektua iraunarazteko erabiliko da. Liburutegi ibiltaria da Bibliomula, eta herri indigenen artean liburuak, inguruko berriak... eramatea du helburu).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!