Tolosa&Co Merkatarien Elkarteak Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin batera, Q Merkalitatea titulua ateratzeko ikastaroa antolatu du. Bigarren batzarra ekainaren 7an, asteartean, egingo dute. Bezeroak erakartzeko eta bezeroei eusteko teknika berritzaileak aztertuko dituzte. Bestalde, gaur, 13:30etan Tolosako kultur etxean, aurten plazaratuko diren diru laguntzei buruzko informazio jardunaldia izango da, Tolosaldeako Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoak antolatuta.