Pasa den asteazkenean, maiatzak 25, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Bizkaia aretoan, aurtengo Euskal Komertzio eta Turismoaren sari banaketa ospatu zuten. Ekitaldian, Tolosako Topic-ek aipamen berezia jaso zuen.
Bernabé Unda, Industria, Komertzio eta Turismoko kontseilariak, honakoa nabarmendu zuen Topic-i buruz: Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentruak bultzada turistiko handia izan du, 500 egunetan 17.000 lagunen bisita jasota. Tolosako CITek 1983az geroztik Titirijai txotxongiloen jaialdia antolatzen du, eta gaur egun 25.000 ikusle baino gehiago biltzen ditu jaialdiak; txotxongiloen munduan, erreferente bihurtu da Tolosa. Era berean, epaimahaiak Topic-ek informazio eta komunikaziorako teknologia berrienen alde egin duen apustua ere saritu nahi izan du".