Sanblaspiko Gazte Asanbladak larunbat indartsu bat antolatu du Maiatza Gorria ekimenaren barruan. Goizean, 09:30ean, Otsabiko lokalean elkartuko dira mendira joateko. Orkatz Goenaga buru dutela, Lizarrustitik barrena hiru orduko ibilaldi lasaia egingo dute. Goenaga biologoa izateaz gain, euskal kondairetan aditua da. Lizarrustin artzaintzaz, mitologiaz eta ingurunearen azken mendeetako bilakaeraz hitz egingo du.
14:00etarako Tolosara itzuliko dira, bertso bazkaria antolatu baitute ordu horretan, Amaia Agirre eta Ander Lizarralderekin. Izena emateko zerrendak Denak tabernan aurkitzen direla azaldu dute gazte asanbladako kideek.
Eguna amaitzeko, Otsabin, Gozo Gozo taldearen emanaldia egongo da, 18:30etik aurrera.
Gaur, hitzaldia 19:00etan
Mendiarekin jarraituz, gaur 19:00etan hitzaldia egongo da Otsabin. Bertan Alpeen inguruko eskalada proiekzioa ikusteko aukera ere egongo da.