Tolosako Amets tabernako Aitor Riañok Urrezko Platera irabazi du

Ataria 2011ko maiatzaren 25a

Herenegun Gipuzkoako Pintxo Lehiaketa jokatu zen Donostian. Gipuzkoako Tabernarien elkarteak antolatu zuen txapelketara 23 sukaldarik hartu zuten parte, eta hautatik 12 Donostiakoak ziren. Hala eta guztiz ere, Urrezko Platera eskualdetik aurkeztu zen bakarrak irabazi zuen, Tolosako Amets tabernako Aitor Riañok, Txotx izeneko pintxoarekin.

Sagardotegiko menua

pintxo batean

Aitor Riañok Txotx izeneko pintxoa kupela txiki batean aurkeztu zuen. Bertan sagardotegiko ohiko menuaren osagaiak aurki zitezkeen, neurri txikira egokituta: bakailao tortilla, txuleta, gazta eta irasagarra.

Araudiaren arabera, pintxoak 2,20 euroko kostua eduki behar zuen, 3,30 eurotan saltzeko.  Bi edo hiru mokadutan jateko modukoa izatea ere baldintzen artean aurkitzen zen.

Lehiaketan guztira 40 pintxo egin behar ziren, eta hauetatik 27 Donostiako Ayeteko Palaziora agertu zen publikoaren artean banatu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!