Roberto Jauregiren oroimenezko igeriketa txapelketa

Ataria 2011ko maiatzaren 24a

Aurten ere Igarondo Urpekoak taldeak Roberto Jaureguiren oroimenezko hegats igeriketa txapelketa ospatuko du Usabalgo kiroldegian, hilaren 28an. Txapelketa goizez eta arratsaldez burutuko da; goizean 10:00etan, eta arratsaldean 16:00tan hasiko da. Taldeak 30 urte betetzen ditu aurten eta hau behar den bezala ospatzeko estatu mailan dauden igerilari infantil eta kadete onenak bilduko dira Tolosan larunbatean. Egunari amaiera emateko afaria egingo dute.

IX. jardunaldi honetan  bost erkidegoko 160 igerilari arituko dira uretan, bi maila desberdinetan banatuta, 12-13 urtekoak alde batetik eta 14-15 urtekoak bestetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!