X. Araxesko Mendi Itzulia antolatzerako unean, Amarozko Auzo Elkartearen lekukoa hartu du Amarozko Mendi Elkarteak. Ilusioz ekin diote erronkari eta mendi ibilaldiari ikuspegi berri bat eman nahi izan diote. Gauzak horrela, proba Euskal Mendi Federazioko Iraupen Luzeko Ibilaldien egutegi ofizialean sartzea lortu dute.
X. Araxesko Mendi Itzulia maiatzaren 29an, igandean, izango da, eta egun horretan dena prest egoteko eman beharreko urratsak dagoeneko emanda dituzte mendi elkartekoek. Bertan parte hartzea, aurreko edizioetan bezala, doan izango da, eta partaide guztiek, proba amaitzean, dutxa zerbitzua izango dute Usabalgo kiroldegian; eta, era berean, Tolosatik urrun bizi direnentzat lo egiteko toki bat prestatuko da.
Dagoeneko izena eman daiteke mendi elkartearen web gunean: http://sites.google.com/site/amarozmendia/