Ostegunean, maiatzak 12, konposta ikastaroa izango da arratsaldeko 19:30ean, Urkizuko Alurtxiki elkartean bertan. Ordu eta erdiko saioa izango da, eta bertaratuek zabor organikoa berrerabiltzen ikasteko jakin beharrekoa ikasiko dute. Teoriazko azalpenak jaso eta gero, nahi duenak konposta egiteko kaxa jaso ahal izango du etxean.
Ikastaro hau Tolosaldeko Mankomunitatearen eskutik eskainiko dute, eta interesa duen edonork 639 43 98 42 telefonoan eman dezake izena