Kantu-jirako entsegua etzi 20:00etan

Ataria 2011ko maiatzaren 10a

Maiatzeko azken larunbateko kantu-jirarako entseguak etzi, hilak 12, eta maiatzaren 26an izango dira. Saioak Tolosako Musika Eskolan (Rondilla kalean) izango dira, 20:00etatik aurrera. Esan beharrik ere ez dago, euskal abestiak kantatu eta ikasi nahi dituzten guztiek ateak zabalik dituztela parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!