IV. Txapin Festa maiatzaren 21ean izango da

Ataria 2011ko maiatzaren 7a

Tolosako gazteek laugarren urtez hartuko dituzte herriko kaleak maiatzaren 21ean. Festa, orain arteko edizioetan bezala, herrikoia, euskalduna, eta parte hartzailea izango argitu zuten atzo, antolatzaileek, GKo Galerian egindako aurkezpenean. Festarako egindako logo berriaren aurrean jai egunaren nondik norakoen berri eman zuten, eta aurten ere, bigarren aldiz, baltsen jaitsiera egingo dutela argitu zuten.

Horiek horrela, maiatzaren 21ean 11:00etatik aurrera izango dira ekitaldiak; kalejira, bazkaria, jolasak, kontzertuak... Baltsen jaitsiera 13:00etan izango da eta  ferialekuan egin daitezke. Interesa dutenek txapinfesta@gmail.com helbidera idazteko esan zuten.

Egitaraua:

11:00: Gazte lokaletatik kalejira musikaz languduta. Berazubiko lokaletan hasiko dute kalejira.

13:00: Baltsa jaitsiera Igarondo paretik irtenda.

14:30: Bazkaria plaza Berrian

16:30: Bertsolariak sortu berri den Tolosako Bertso Eskolaren eskutik

17:00: Jolasak

19:30: Kontzertua (oraindik taldea zehaztu gabe dago)

21:30: Zahagi ardoa. Mahaiak eta sagardo kupela jarriko dituzte

22:30: Switch eta Keiran taldeen kontzertuak

00:30: Dj ak eta eskaintza bereziak tabernetan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!