Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Galtzaundik

tolosa 2011ko maiatzaren 3a

Datorren igandean Herri Urrats ospatuko dute Senperen (Lapurdi). Iparraldeko ikastolen festa honetara joateko, Galtzaundik Euskara Taldeak autobusa antolatu du. Irteera 09:00etan izango da tren geltokitik, eta Senperetik 19:00etan irtengo dira, Tolosara itzultzeko. Prezioa 12 eurokoa izango da, eta bazkideentzat berriz, 10 eurokoa. Izen-ematea Galtzaundiko erredakzioan bertan egin daiteke, edo bestela, 943 65 50 04 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!