1955. urtean sortu zuten Jose Luis Viillarejok eta bere emaztea Concepcion Momeñek, Colorin pertsonaia. Txotxongiloa ezagutu zutenek diote, orduz geroztik ohikoa zela udan, Donostiako Alderdi Ederren, haren emanaldiak ikustea.
Tolosako Topic-en, Colorin eta bere lagunen erakusketa dago ikusgai, datorren ekainaren 19ra bitarte; herritar askok haien haurtzarora itzultzeko aukera izango dute.
Villarejo Circulo Cultural y Ateneo Guipuzcoano antzerki taldeko partaidea zen, eta haien seme-alabak anzterkiaren eta eszenatokiko interpretazioaren mundura hurbiltzeko asmoz sortu zuen, gerora Euskal Herrian hain ezaguna egin zen Colorin panpina. Txotxongiloak eta hauen tradizioa Villarejo eta Momeñeren lanari esker heldu ziren Gipuzkoara, eta bertako ia herri guztietan zehar ibili ziren Colorin eta bere lagunak; Bizkaia, Araba eta Nafarroako herri asko ere bisitatu zituzten.
Erakusketan, Colorin beraren bertsio desberdinak daude ikusgai, eta haren emanaldiak eskaintzen zituzten eszenatokiak ere bai. Era berean, Colorinekin haserretu edo jolasten ziren Remolacha eta Berenjena ahizpa sorginak, Papirotas erregea, Pachuchita printzesa, Patatita amona, Machacacocos ogroak, Ojos de besugo ogroak, Plumerolocos eta Biruji indiarrak, Chuletita txinatartxoa, Filetin txinatartxoa, Pimenton ipotxa eta Estropajoso magoa ere, Topic-en daude.