Ustezko haur lapurreten 30 kasu zenbatu dituzte Tolosaldean

Ataria 2011ko apirilaren 27a

Anadir elkarteak Tolosan bilera egin zuen atzo, eta jende ugari gerturatu zen bertara. Haur lapurreten kasuak agertzen hasi zirenean, kaltetuek Anadir elkartea sortu zuten. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 400 salaketa bildu dituzte jadanik, eta horietatik 30 eskualdekoak dira. Atzoko bileran, Tolosako Udalak onartu berri duen mozioa aztertu zuten besteak beste. Tolosako udal ordezkariak ere bertan izan ziren, euren elkartasuna eta laguntza eskaintzeko asmoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!