Naturari bizia eskaini diotenak omenduko dituzte

tolosa 2011ko apirilaren 19a

Hilabete honen amaieran hasi eta maiatza osoan zehar, erakusketez gain, hainbat hitzaldi nahiz ekintza izango dira herrian.

Gainera, Naturaldia-ren osagarri moduan, Errenterian eta Zarautzen ere hitzaldi bana izango da. «Natura guretzat ageriko, hurbil, interesgarri, ulergarri, edo ezinbesteko bihurtzeari bizia eskaini dioten eta eskaintzen dioten guztiak» omendu nahi izan dituzte aurten, antolatzaileek.

Naturaldia 2011

Aranburu jauregia

Apirilak 29-Maiatzak 31. Giza izaera eta izadia deituriko Jose Benito Ruizen argazki erakusketa.

Hitzaldiak

Maiatzak 2, 19:30. Topic-en, Tolosa: naturaren istoriotxoak. Hizlariak: Asier Hilario (geologoa eta Zumaiako flyscheko zientzia koordinatzailea) eta Josu Iztueta bidaiaria. Aurkezlea: Jokin Bildarrataz.

Maiatzak 3, 19:30. Topic-en, Argazkia, artea eta kontserbazioa. Hizlaria: Jose Benito Ruiz argazkilaria. Aurkezlea: Kiko Alvarez biologoa eta argazkilaria.

Maiatzak 4, 19:30. Topic-en, Atzealdearen lilura. Nómadas del viento-ren making off-a proiektatuko dute. Hizlariak: Jose Maria eta Miguel Morales, eta Joaquin Araujo. Aurkezlea: Alberto Gorritiberea zine zuzendaria.

Maiatzak 5, 19:30. Topic-en, Félixen aztarna. El hombre y la tierra proiektatuko dute. Hizlariak: Odile Rodriguez de la Fuente eta Jordi Sargatal. Aurkezleak: Imanol Biain.

Maiatzak 6, 19:30. Topic-en, Inkak, momiak eta mendiak: goietako arkeologia eta zientzia dibulgazioa. Hizlaria: Constanza Ceruti arkeologoa. Aurkezlea: Lourdes Errasti, Aranzadiko antropologiako kidea.

jarduerak

Apirilak 29- Maiatzak 8. Kultur etxeko fatxadan GKo Galeriak eta BOX.A Arte Elkarteak jardunaldietarako egin duten kartela zintzilikatuko dute.

Maiatzak 2- Maiatzak 31. Tolosa & CO-ko dendariek euren erakusleihoetan GKo Galeriako eta BOX.A Arte elkartekoek naturaren inguruko argazkiak jarriko dituzte. Argazkilariak: Jose Antonio Abaigar, Miguel Cortes eta Josetxo Gabarain.

Maiatzak 8, 12:00. Oria ibaiko baranda. Zerkausian izango da, eta Gipuzkoako dantza eskoletako dantzariek parte hartuko dute. Barrako zenbait ariketa egingo dituzte. Aurkezlea: Kike Amonarriz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!