Udaberriko kultur egitarauak Leidor aretoa eta Topic izango ditu ardatz nagusi.
Haurrek eta musika zaleek gozatuko dute, besteak beste, udaberrirako prestatu duten kultur egitarauak. Horretaz gain, dantza eta antzerki ikuskizunak ere izango dira. Ekainaren 18ra bitarte, beraz, Tolosako oholtzetan aniztasuna izango da nagusi.
Txotxongiloak Topic-en
Haur eta gaztetxoenei begirako emanaldietan, txotxongiloak partaide diren ikuskizunak izango dira nagusi. El viaje de Martín ikuskizunean, esaterako, txotxongiloez gain, marrazki bizidunak ere istorioaren zati izango dira; haurrek, gainera, interaktiboki parte hartu ahal izango dute emanaldian. Pinocho ikuskizunean, berriz, elezahar honekin gozatu ahal izango dute, abesti eta dantzez lagunduta. Barneko iluna antzerki emanaldiak ere, txotxongilo eta panpinen bidez azalduko du katixaren istorioa. Azkenik, eskuzko betiko txotxongiloak eta hauen bilakaera ikusteko aukera izango da Manoviva ikuskizunean; bost hatzekin eta esku ahurrarekin, pertsonaia magikoak sortuko dituzte.
Euskal musikariak gurean
Maiatzaren 6an, Benito Lertxundi abeslari oriotarrak kontzertua eskainiko du Leidor aretoan. 2008. urtean kaleratu zuen Itsas ulu zolia deituriko bere azken lana, eta orduz geroztik hirugarrenez bisitatuko du Leidor aretoko oholtza.
Maiatzaren 27an, berriz, Maddi Oihenart abeslari zuberotarra izango da gurean. Hain zuzen ere Zuberoako artzainen kantuei eutsi die emakume honek, eta bere ukitu pertsonalarekin abesti haiek bizirik mantentzeko pauso bat eman duela esan daiteke. Bere ahotsa du instrumentu nagusi, eta Hari biru deituriko lehen lanaren ondoren, Baldi proiektu berria aurkeztuko du Topic-en. Proiektu honetan, Juantxo Zeberio piano jole tolosarra izan du lagun.
Musikaria, berriro ere
Beste urte betez, Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolak Musikaria jardunaldiak antolatu ditu. Musika Bandaren kontzetuaz gain, haizezko talde bat, Da- Daiko perkusio taldea, klarinete laukote bat eta harizko musika tresnen bidez bertsioak eskaintzen dituen Hariots talde irundarra izango dira entzungai.
Udaberriko kultur egitaraua:
Maiatzak 6
Benito Lertxundi. Leidor aretoan, 22:30ean.
Maiatzak 13
Zoo, Ertza dantza taldea. Leidor aretoan, 20:30ean.
Maiatzak 14
El viaje de Martín, Titiriguri. Haurrentzako txotxongilo emnaldia Topic-en, 18:30ean.
maiatzak 20
Elogio de la cazadora, Mefisto Teatro. Maitasuna eta sexuaren inguruko komedia, Leidor aretoan, 20:30ean.
Maiatzak 27
Baldi, Maddi Oihenart. Proiektu berria aurkeztuko du Topic-en, 20:30ean.
Maiatzak 28
Pinocho, Teatro de las estaciones. Txotxongiloak abestiak eta dantzak. Topic-en, 18:30ean.
Ekainak 3
Espiral, Samadhana. Ekialdeko dantza tradizionala eta kreatiboa nahasten dituen ikuskizun bizia sortu dute kolore desberdinen artean. Leidor aretoan, 20:00etan.
Ekainak 11
Coppelia, kultur etxeko dantza tailerra. Haurrei zuzenduriko emanaldia, Leidor aretoan, 18:00etan.
Barneko iluna, Azika taldea. Euskarazko txotxongilo emanaldia, 19:00etan, Topic-en.
Ekainak 17
Il circo poético, Girovago e Rondela. Zirkoaren parodia bat. Euskal Herria plazan, 19:00etan.
Criaturas, kultur etxeko antzerki tailerra. Hamabi eszenetan, sarri helduen eta aurren artean egoten den distantzia islatuko dute. 20:30ean, Leidor aretoan.
Ekainak 18
Manoviva, Girovago e Rondela. . 18:30ean eta 20:00etan, Topic-en.
Musikaria
Musika lurrinak espiritua elikatzeko. Klarinete laukotea. Maiatzaren 23an.
Da-Daiko hirukotea. Perkusio taldea. Maiatzaren 24an.
Hariots. Maiatzaren 25ean.
3B Dixieland. Maiatzaren 26an.
Tolosako Musika Banda eta Kup taldea. Maiatzaren 28an.
Udaberri Dantza Taldeko ikasleak eta Tolosako ikasleen banda. Maiatzaren 29an.