Tolosako igerilariak euskal selekzioarekin aritu dira

Ataria 2011ko apirilaren 19a

Asteburu honetan Iruñean ospatutako hegats igeriketako Espainiako txapelketan parte hartu du Euskadiko selekzioak,eta 5. postua lortu du sailkapen orokorrean. Selekzio honetan Tolosako Igarondo Urpekoak taldeko 10 igerilari zeuden.

Mara Varelak ez zuen hutsik egin eta landutako bi urrezko domina irabazi zituen, 50 apnea eta 100 eskafandrako probetan; Patxi Mongek zilarrezko domina bat eta brontzezkoa lortu zituen. Nafarroako selekzioarekin Amaia Arregik aritu zen eta zilarrezko domina lortu zuen 400 eta 800 eskafandran. Txapelketa honetan proba bakoitzean lortu behar diren puntuak oso garrantzitsuak dira eta lan ikaragarria egin zuten beste taldekide guztiek: Irati Lakunza, Inge Zubeldia, Nere Karrera, Leire Remirez eta Mikel Estebanek abiadurako probetan, eta Ainhoa Tolosak eta Gregorio Mancisidorrek eskafandra proba gogorretan. Talde lana gustatzen zaio Jon Espina entrenatzaileari,  eta bide beretik jarraituko dute urteko beste probetan ere; Tolosan Ospatzen den Roberto Jauregiren oroimenezkoan, maiatzaren bukaeran, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!