Karakolak protagonista izango dira Aste Santuan

tolosa 2011ko apirilaren 14a

Gero eta gertuago ditugun Aste Santuko oporretan, Tolosan gastronomia izango da nagusi bertako nahiz kanpokoentzat. Bereziki, karakolak izango dira ekintzen ardatz, Ostegun Santuan hauek prestatu eta jateko ohiturari eutsiz. Horrela, taberna eta jatetxeek menu eta pintxo bereziak eskainiko dituzte opor egunetan, eta Trianguloan ere prestatuko dituzte jendaurrean. Era berean, haurrentzako jolas berezia antolatu dute hilaren 24 rako: barraskilo lasterketa .

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!