Laskorainek garaipen borrokatua lortu du

Ataria 2011ko apirilaren 11

Pasa den astean liderraren etxean amore eman eta gero, partida zaila zuen Laskorainek jardunaldi honetan. Sailkapenean lau puntura eta laugarren postuan kokatuta, ligaren azken txanpa honetan aparra bezala gora doan taldea da Meatzari eta hiru puntuei etxean eusteko gogotik egin behar izan zuten lan ikastolakoek.

40 minutuetan iraungo zuen erritmo biziak. 4-3 irabazi zuten horitxoek eta azken unera arte ez zen erabaki partida. Tolosarrek sartzen zuten gol bakoitzeko, beste batekin erantzuten zuten aurkariek. Iturraldek sartu zuen garaipenaren gola. Partida amaitzeko geratzen zen minutu apurrean aurkariak egindako erasoaldiei txukun eutsi zien Laskorainek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!