Harizpe jubilatu elkarteak txangoa antolatu du maiatzerako. Segovia eta Madril artean ibiliko dira, hilaren 5etik 9ra bitarte.
Maiatzaren 5ean, goizeko 08:00etan irtengo dira Tolosatik, eta Segoviara abiatuko dira. Iritsitakoan, hango txerrikume ezaguna izango dute bazkaritarako. Arratsaldean, Segovia ezagutuko dute. Hurrengo egunean, berriz, Toledora joango dira, eta goizez bisitatuko dute hiria. Bazkalondoan, arratsaldea libre izango dute. Hilaren 7an, gosaldu eta Madrilera abiatuko dira. Hiriburuko txokorik ezagunenak bisitatu ondoren, jatetxean bazkalduko dute, arratsaldean bisitarekin jarraitzeko. Hilaren 8an, egun osoa Avilan pasatuko dute, eta hilaren 9an, Tolosa aldera abiatuko dira Segoviatik.
Maiatzaren 4ra bitarte izango da txangorako lekua hartzeko aukera. Harizpeko bazkideek 351 euro ordainduko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 654 euro.