Tolosako dendariek biltegiak hutsik utzi nahi dituzte asteburu honetan. Alde batetik, arropa berriei lekua egiteko, eta bestetik, biltegian gelditzen diren udako eta neguko jantziei irteera emateko. Horregatik gaur egun guztirako Braderie 2011 antolatu dute.
Tolosako 70 saltzaile inguruk egun guztian zehar dendak irekita eduki dituzte, baita bazkalorduan ere. Erosleek denda barruan eta kanpoan jarriko dituzten postuetan erosteko aukera eduki dute. Eta, baita aprobetxatu ere. Gainera, eguraldiak lagundu du, eta jendea dendekin batera kalera atera da.