Tolosako landa auzoetako, hau da, Bedaioko, Urkizuko eta Aldabako emakumeak Bilbora joan ziren pasa den larunbatean. Inauteriak amaitu ondoren, aitaren egunean, landa eremuetako amek eta emakumeek Bilbo hiria bisitatu zuten. Goizean, Guggenheim museoa ikusi, eta bide batez, Emakumea Erdi Aroan erakusketaz gozatu zuten. Bazkal ondoren, Bilboko Alde Zaharrean paseatu zuten. Giro bikainean pasa zuten eguna, eta elkar ezagutzeko aukera izan zuten.