Koldo Izagirre idazleak euskararen egoerari buruzko lan bikaina idatzi berri du: Autopsiarako frogak. Artseniko aztarnak gure hizkuntzan. Gure hizkuntza heriotzara eramateko plangintza kalkulatu eta eraginkorrez ari da. Gaia aintzat hartuta, Galtzaundi Euskara Taldeak hitzaldia antolatu du. Bihar, asteartea, 19:30ean, Tolosako Kultur Etxean izango da, Koldo Izagirreren eskutik. Euskaltzale guztiak gonbidatuta daude.