Zuhaitzez biziberritu dute Zumalakarregi kalea

tolosa 2011ko martxoaren 19a

Tolosako Zumalakarregi zuhaitzak landatu dituzte, ibai ondoko espaloiari bizia emanez. Lizardi plazatik zezen plazara arteko tartean egin dute magnolia Kobus aleen landaketa. Gaur Zuhaitz Eguna da, eta landaketak egitez gain, beste ekimen batzuk ere burutu dituzte goizean. Herriko hainbat berdegune zeharkatuz bisita gidatua egin dute: Zabalarreta, Zumardiaundia, Gernikako Arbolaren lorategiak, eta Emeterio Arrese berdegunea. Kaleratu berri den Tolosa Berdez liburuxkan azaltzen dira berdegune horiek.

Bisitan parte hartzeaz gain, 5. eta 6. mailako Tolosako ikastetxeetako ikasleek ginkana egin dute, Zabalarreta parkean hasi eta ondoren landaketak egin dituzte Berazubiko ezpondan, 40 ale magnolia Susan, hain zuzen. Bai bisita gidatuan bai ginkanan parte hartu dutenak aritu dira Zumalakarregin landaketak egiten. Ikasle bakoitzari, opari gisa, landare bana eman zaio bukaeran. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!