Euskadiko txapela lortu dute Tolosaldeko taldekoek neguko triatloian

Ataria 2011ko martxoaren 14a

Mahala-Tolosaldeko Triatloi Taldeko hamazazpi kidek parte hartu zuten igandean Izabako neguko triatloiean. Emaitza bikainak lortu zituzten, baina guztien gainetik bat azpimarratu beharrekoa: Ion Artutxa, Aitor Regillaga eta Igor Aranburuk errelebukako proba irabazi zuten, Euskadiko Txapelketa eskuratuz. Lehenengoz lortu du TTTk titulu hori.

Hirukote txapeldunaz gain beste bi talde atera ziren TTTtik. Proban laugarren egin zuten Axier Urrestarazuk, Alar Sevillanok eta Ion Marinek, Euskadiko Txapelketan bigarren eginez. Igor Oterok, Asier Saezek eta Jonander Aizpuruak bederatzigarren egin zuten proban, eta seigarren Euskadiko Txapelketan.

Banakako proban, Unai Aizpurua 25.a izan zen, Aitor Elduaien 37.a, Iñaki Insausti 39.a, Joxe Mari Garmendia 44.a (hirugarren Euskadiko Beterano II sailkapenean), Jose Joaquin Osinaga 47.a, Yon Gonzalez 53.a, eta Jon Etxetxipia 60.a. Taldeka Euskadiko Txapelketan hirugarren egin zuen TTTk.

Eskualdeko beste bi triatloilarik ere parte hartu zuten beste talde batzuekin Izabako lasterketan. Egoitz Zalakain tolosarrak proban hirugarren egin zuen, eta Euskadiko Txapelketan bigarren. Ainhoa Mendia billabonatarrak proban zazpigarren, eta txapelketan bigarren egin zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!