Ekitaldiz betea dator martxoko egitaraua

tolosa 2011ko martxoaren 1a

Martxoan sartu berri garen honetan Tolosako ekitaldirik jendetsu nahiz nabarmenenak Inauteriak izango diren arren, hilabetea ekitaldiz betea dator.

Leidor aretoan, ohiko zine egitarauean berriki ospatu dituzten Goya nahiz Oscar sarietan arrakasta lortu duten zenbait filmez gain, euskarazko pelikulak eta haurrei zuzendurikoak ere ikusgai izango dira. Gainera, aipatzekoa da Extremadurako Bebe abeslariak gurera egingo duen bisita. Era berean, anzterkiak ere izango du lekurik Tolosan, eta besteak beste Crimen perfecto antzezlana ikusgai izango da, Elena Furiase eta Jorge Sanz aktoreak protagonista nagusi dituela.

Gaztetxoenentzat ere izango da hamaika ekitaldi bai Topic-en, baita Leidorren ere, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria kasu.

Azkenik, erakusketez gozatu nahi duenak Aranburu jauregia izango du, eta musika izango da nagusi Bonberenean.

Aranburu jauregia

Martxoaren 20ra bitarte. Jeiki!Jeiki! erakusketa, herritarren Inauterietako argazkiekin.

Martxoaren 25etik aurrera. Naroa Armendarizen pintura erakusketa.

Topic

Martxoaren 13ra bitarte. Wayang Golek Indonesiako txotxongiloen erakusketa.

Martxoaren 19a. Behi Bi´s-en eskutik, Paperezko istorioa, 18:00etan.

Martxoaren 25a. Joseba Tapiaren kantaldia, Euskaraenea ekimenaren baitan, 20:30ean.

Martxoaren 26a. Irango Yase Tamam-en La Tierra y el Universo, 20:00etan.

Martxotik ekainera. Corolorin.

Gko gallery

Apirilaren 2ra bitarte. Bartzelonako Mixmedia erakusketa.

kultur etxea

Matxoaren 10etik aurrera. Kutxa ikasgeletako hitzaldia, 18:00-19:00. Arqueologia del Proximo Oriente.

Martxoaren 21a. Odolemaileen hileroko odol ateratzeak, 18:30etik aurrera.

Martxoaren 22a. Galtzuaundik antolatuta, Koldo Izagirreran hitzaldia, 19:30ean, bere azken liburuaren inguruan: Autopsiarako frogak. Artseniko aztarnak gure hizkunzan.

Martxoaren 24a. Kutxa ikasgeletako hitzaldia,19:30ean. Excavaciones de Intxur y Basagain, castros de la edad del hierro.

Martxoaren 31. Korrika 17ko dokumentalaren proiekzioa, 19:00etan, AEK eta Euskaraenearen eskutik.

Leidor aretoa

Martxoaren 4a. Arpegi taldearen Ostiral Meheko jaialdia, 22:45ean.

Martxoaren 10a. Zinea. Poesia filma 19:15ean eta 21:45ean.

Martxoaren 11. Bebe-ren kontzertua, 20:30ean.

Martxoaren 12a. Zinea. Blog pelikula 19:30ean eta 20:30ean.

Martxoaren 13a. Zinea. El pequeño Rey Macius 17:00etan, eta Tambien la lluvia 19:30ean eta 22:00etan.

Martxoaren 14a. Zinea. Tambien la lluvia 20:30ean.

Martxoaren 17a. Zinea. ¿Que fue de Baby Jane?, 19:15ean eta 22:45ean.

Martxoaren 18a. Txalo produkzioen eskutik, Crimen perfecto antzezlana, 20:30ean.

Martxoaren 19a. Zinea. Jainkoez eta gizakiez 19:30ean eta Mas alla de la vida 22:30ean.

Martxoaren 20a. Zinea. Mas alla de la vida 19:30ean eta 22:00etan.

Martxoaren 21a. Zinea. Jainkoez eta gizakiez filma 20:30ean.

Martxoaren 24a. Zinea. De dioses y hombres pelikula 19:15ean eta 21:45ean.

Martxoaren 25a. Ikastetxeentzat Zinea Euskaraz-en baitan, Nanny 2 filma, 09:00etan.

Martxoaren 26a. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna, 16:30ean eta 19:00etan.

Martxoaren 26a. Zinea. El discurso del Rey filma, 22:30ean.

Martxoaren 27a. Zinea. El discurso del Rey filma 19:30ean eta 22:00etan.

Martxoaren 28a. Ikastetxeentzat proiekzioa osasun hezkuntzaren inguruan. Bon Appetit filma 10:00etan.

Martxoaren 28a. Zinea. El discurso del Rey filma 20:30ean.

Martxoaren 29a. Ikastetxeentzat Zinea Euskaraz-en baitan, Txori urdin filma, 09:00etan.

Bestelakoak

Martxoaren 3tik 8ra. Inauteriak.

Martxoaren 11. Hezkuntza eta heziketarne inguruko jardunaldiak, Errota haur liburutegian, 17:30ean.

Martxoaren 17a. Ipuin kontaketa Haur liburutegian, 18:00etan.

Martxoaren 18a. AurrezAurre jardunaldien baitan performancea Kikara tabernan, 21:30ean.

Martxoaren 18tik 20ra. Gipuzkoa Encounter.

Martxoaren 28a. Korrika 17ren aurkezpena Lizardi elkartean, 19:30ean.

Martxoaren 19tik apirilaren 8ra. Ahoz aho jardunaldiak.

Martxoaren 18, 19 eta 26a. Bonberenean kontzertuak: Borrokan eta Yakuzi, Vendetta eta Ama Say eta Mursego.

Martxoaren 26a. Tolosa Kantari 12:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!