Tolosako Inauterietan Balkoien VI. Lehiaketa antolatu dute Amarozko Auzo Elkarteko kideek. Bertan parte hartzeko, ondorengo baldintza bete behar da: Balkoia Ostiral Meherako inaute apaingarriekin edukitzea.
Balkoi politena duenari 100 euroko saria emango diote eta bigarrenari 75ekoa. Hirugarrenak 50 jasoko ditu. Aipamen berezia ere egongo da, fatxada koloretsuenari hain zuzen ere. Epaimahaia Juan Bautista Arantzabe, Matek, Maite Sanchez eta Guillermo Benito-Huartek osatuko dute.