Tolosako Babarrun Kofradiak XXII. Kapitulua ospatu du. Lehenengo, txistularien laguntzarekin kalejira egin zuten herrian zehar eta ondoren Tolosako udaletxera igo ziren. Bertan, Ainhoa Aierbe, Juan Mari Aramendi, Casa Matias jatetxea, Tolosako Emakume arraunlariak eta Javier Zurutuza ohorezko kofradiakide izendatu zituzten. Ondoren, Topic bisitatu zuten.