Oargi Mendi Elkartea Behorlegin izan zen asteburuan

tolosa 2011ko otsailaren 15a

Pasa den igandean Tolosako Oargi Mendi Elkarteak Nafarroa Behereko Behorlegi mendira egin zuen irteera. Goizeko 07:20ean Tolosatik abiatu ziren, eta Hernanin geldialdia egin ondoren, 09:30ean iritsi ziren Behorlegi herrira. Ibilbidearen hasieran taldeko bost partaidek gaua pasa zuten furgonetetan lo eginda, eta hauek ere taldeari gehitu zitzaizkionean, hiru orduko ibilbidearen ondoren iritsi ziren 1265 metroko tontorrera. Antolatzaileek emakume parte hartzaileen kopurua nabarmendu nahi izan dute, 41lagunen artetik 11 izan baitziren emakumezkoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!