Tolosako Udalak Ohizko Osoko Bilkura egingo du urtarrilaren 25ean, gaur, 19:30ean hasita. Gai zerrenda zortzi puntuk osatzen dute. Udal ordezkariek, besteak beste, ondorengo gaien inguruan hartuko dituzte erabakiak: Bosgarren puntuan, «Pertsona autonomoak alojatzeko zerbitzuen udal araudia: alegazioen ebazpena eta behin betiko onespena» aztertu eta bozkatuko dituzte.
Seigarren puntuan, «Uzturre Asistencia Zentroan adineko autonomoentzako egindako apartamentu balioaniztunak adjudikatzeko oinarrien onarpena» aurkeztu eta bozkatuko dute.
Zazpigarrengoan, «Naturgasekin egiteko hitzarmen sozialaren onarpena» bozkatuko dute.
Hileta zibilak
Gaur burutuko den Ohizko Osoko Bilkuran, hileta zibilen inguruan ariko dira udal ordezkariak. Zehatz mehatz, laugarren puntuan aurkitzen da gai hau, eta honela dio: «Hileta zibilen Ordenantza:alegazioen ebazpena eta behin betiko onespena».