Saharako maratoiaz informatzeko aukera bihar

Ataria 2011ko urtarrilaren 24a

Azken urteetan bezala, eskualdeko hainbat lagun Sahara Marathon taldearekin batera ari da lanean. Ateak zabalik dituzte eta hainbat bilera antolatu dituzte eurekin bat egin nahi dutenentzat. Alde batetik jendeari lasterketaren inguruko informazioa zabalduko diote eta bestetik, Sahararen inguruan hitz egingo dute. Horretarako, Tolosan hitzordua bihar jarri dute. Bilera kultur etxean izango da 20:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!