Tolosaldea Tour Fitur azokan

tolosa 2011ko urtarrilaren 22a

Tolosaldea Tourrek 2010ean inoizko turismo daturik onenak izan dituela argitu du. Zehazki, 17.952 bisitari izan ziren iaz Tolosaldean, aurreko urtearekin alderatuta %46ko igoera izan delarik. Datu on hauek hala ere, hobetzen jarraitzeko asmoa agertu du eta horregatik Madrilgo Fitur azokan izan berri dira Nerea Letamendia Tolosako Turismo eta Azoken zinegotzia eta Olatz Ilarregi Tolosaldea Garatzeneko turimos teknikaria. Bertan argitalpen berrienak erakutsi dituztela argitu dute eta Inauteriak iristear diren honetan jai berezi hauen berri ere eman dutela azaldu dute. Tolosako Inauteriak zer diren agertzeko hauek TV.Euskadi web telebistaren bidez iragarriko dituztela ere adierazi dute. Jaia hasten denean guztia telebistaren bidez jarraitu ahal izango da. Bestalde, Inauteriek sarean ere urte osoan zehar zabalkundea izan dezaten, Tolosako Inauteriak laburbilduko dituen 3 minutu inguruko bideoa prestatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!