Aralarreko Iratzarrik bere azken kanpaina aurkeztu du Tolosako kultur etxean

Ataria 2011ko urtarrilaren 20a

Iratzarri gazte erakundeak abian jarri du bere kanpaina berria Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara lelopean:  «Hego Euskal Herri osoan zehar, gazte ezkertzale eta abertzaleen mezu desberdinak transmititzeko helburuarekin» azaldu dutenez.

Kanpainaren aldarrikapenak sei puntutan laburbildu zituzten atzo eskaini zuten agerraldian. Iratzarriren ustez, «ezkerreko abertzaleak bakezaleak eta biolentziaren aurkakoak dira»; «Erabakitze eskubidearen aldekoak»; «Sexu eta genero askapena ere aldarrikatzen du Iratzarrik»; «Ikasleen borroka beste eredu sozial justu eta solidario baten aldeko borroka» dela uste dute; «Gazteriak, Euskal Herri berde eta iraunkor bat nahi du bere etorkizunean» eta : «Etorkina eta emakumea. Nazioarteko elkartasunetik, feminismotik, arrazismoaren aurkako borroketatik abiatuta, gure herria denontzako tokia badela aldarrikatu nahi dugu, emakumeen ahotsa ahaztu gabe».

Azken atxiloketak hizpide

Atxiloketak «onartezintzat» jo ditu Iratzarrik. Horrekin batera, etzi Iruñean egingo den manifestaziora joatea eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!