Palentziako Venta de Baños herrian izan dira Oscar Renedo Tolosako Udaleko kiroletako zinegotzia eta Andoni Imaz, Realeko jokalari ohiak. Venta de Bañoseko Nazioarteko Krosa jokatzen zen bertan, baita futbol zelai bat inauguratu ere eta Tolosa ordezkatuz izan dira eskualdekoak.
Aurtengo ekainean anaitu ziren Palentziako hiria eta Tolosaldeko hiriburua. Bi udalerriek sinatutako akordioaren helburua da, aspalditik eta batez ere, kirol arloan duten harremana finkatzea.
Oskar Renedo zinegotziaren esanetan «Venta de Baños bigarren etxea da tolosarrentzat», horregatik, «Palentziako herri honentzat giltzarri diren bi ekitalditan hartu dute parte». Honez gain, babesa erakutsi nahi izan diete, nazioarteko krosean parte hartu duten 20 korrikalariei.
Aipatu bezala, 150. urteurreneko futbol zelaiaren inaugurazio ekitaldian ere parte hartu zuten Renedo eta Imazek, Venta de bañoseko alkatearekin batera. Azkenik, korrikalari tolosarrei animatzen aritu ziren krosean. Gainera, nabarmentzekoa da, jubenilen mailan Unai Arroyo tolosarra izan zela garaile. Bere ibilbidean, marka bikainak lortu ditu eskualdeko gazteak. Izan ere, 2008an eta 2009an Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta aurten Europakoan hirugarren geratu da.
Bestetik, Venta de Bañosekoan, Ander Ortiz, maila berean, laugarren sailkatu zen.