Donosti Ereski eta Ereskitxo abesbatzek, Migel Zeberio tolosarraren zuzendaritzapean, emanaldia egingo dute hilaren 23an, 17:30ean, Tolosako Aldaba auzoko elizan.
Gabonetako eta euskal folklorearen kantak abestuko dituzte Donostiako bi taldeek. Abesbatzak ez dira ezezagunak Aldaban, batez ere Ereskitxo, aurreko ekainean saioa egin baitzuen auzoan bertan.
Orain 40 urte sortu zen Donosti Ereski abesbatza eta ordudanik, besteak beste, hainbat lehiaketetan parte hartu du.