Tolosako Musika Bandak Gabonetako kontzertua emango du Trianguloan

tolosa 2010eko abenduaren 22a

Tolosako Musika Bandak ohiko Gabonetako kontzertua emango du hilaren 24ean, 12:30ean, Trianguloa plazan. Luis Mari Garciak zuzenduko du emanaldia eta bi zatitan bederatzi obra joko dituzte.

Besteak beste, Eguberriei lotutako abestiak joko dituzte Musika Bandakoek. Lehen zatian lau obra emango dituzte: Gora Kaletxiki (Joxe Mari Oiartzabal), Triptico vasco (Rodrigo A. de Santiago), Jeiki, jeiki (Tomas Araguesek moldatua) eta Lepoan hartu ta segi aurrera (Tomas Araguesek moldatua).

Bigarren zatian beste bost pieza joko dituzte musikariek: Olentzero (Iñaki Urkizuk moldatua), Seaskan (Johannes Brahms), White Christmas (Irvin Berlin), Hator, hator (Tomas Araguesek moldatua), eta Olenzaro (Eduardo Mokoroa).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!