Tolosako Emakumeen Denboraren Bankuak, udalaren Berdintasun sailak lagunduta, Truke Eguna antolatu zuten Zerkausian. Antolatzaileak «oso gustura eta pozik» geratu dira ekimenak izan duen erantzunarekin. Momentu guztian trukean aritu ziren eta gauzez gain, zerbitzuak ere trukatu zituzten.