Tolosa saria arraunketa proba, Oria ibaian

Iñigo Terradillos 2010eko abenduaren 9a

Tolosa saria batelen estropadak izango dira lehen aldiz igandean, Oria ibaian. Tolosaldeko Arraun Klubak antolaturiko ekimena, 11:00etan hasiko da, eta Gipuzkoako kadete eta infantil taldeen lehia hartuko du.

Estreinakoz egingo duten jarduera honetan infantil mailako 18 talde, etorkizuneko emakumezkoen 8 talde eta kadeteen mailako 14 talde erlojuaren aurka lehiatuko dira.

Arraun Federazioak arau bezala jartzen du parte hartzen duen talde bakoitzak bere uretan arraunketaren bat behintzat antolatu beharra duela. TAKetik azaltzen dutenez, «orain arte ez da posible izan, Oria ibaiak baldintzak ez zituelako betetzen». «Genuen ametsa azkenean errealitate bihurtu da etziko probarekin», diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!