Javier Ortizek irabazi du Tolosako Egutegiko Argazki Lehiaketa

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 19a

Inauteriko maskara izeneko argazkia izan da 2011ko Tolosako Egutegiko azalerako aukeraturiko irudia. Urtarrilerako Lander Aranaren Jaioberri tolosarra aukeratu dute, otsailerako Xabier Zeberioren Ostegun Gizena, martxorako Lierni Rodriguezen Amona Fermina, apirilerako Idoia Zabaletaren Aupa Tolosa!, maiatzerako Miren Atxagaren Koldo tolosarra, ekainerako Raul Aguerreren Vallejo tolosarra, uztailerako Iñaki Elolaren Juanito Garmendia, abuzturako Miguel Urangaren Pablo tolosarra, irailerako Amando Hernandezen Periko tolosarra, urrirako (ikusleen argazkia) Juanma Goñiren La Petra negarrez, azarorako Jose Antonio Abaigarren Txotxongiloak Aroztegieta kalean eta abendurako Arantxa Arsuagaren Iñaki Letamendia. Antolatzaileek Javier Ortiz irabazlearen lanaz gain, Miren Atxagarena ere eskertu nahi izan dute, azken 5 urteetan irabazle izan delako. Bata zein bestea gonbidatu dituzte hurrengo urteko lehiaketan epaimahai bezala parte hartzeko.

41 parte-hartzaile izan ditu Tolosagasak eta Tolargik antolatzen duten ekimenak, eta bakoitzak 25 argazki aurkezteko aukera izan du. Halaber, epaimahaiko kideek egin duten lana ere eskertu dute.

Egutegiaren banaketa azaroaren 22tik 25era egingo dute Zerkausian, 09:30etik 12:30era. Hortik aurrera, Tolargi eta Tolosagasaren bulegoetan ere eskatu ahalko da.

Datorren urteko gaiari dagokionez, Tolosa eta berdintasuna izan beharko da parte-hartzaileek argazkien bidez irudikatu beharko dutena.

http://www.youtube.com/watch?v=TzE9j6nnV5A&feature=player_embedded

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!