Harresiak Apurtuz elkarteak gizarte eragileei zuzenduriko tailerra eskainiko du larunbat honetan, hilaren 13an, Tolosako Kultur Etxean, 09:30ean hasi eta 19:30ak arte. Etorkinekin lan egiten dute elkarteekin informazioa trukatuko dute, horien eraginkortasun hobetzeko helburuz. Hala, legediaz ariko dira, eta esaterako, jaso ditzaketen diru laguntzez ere hitz egingo dute.
Immigrazioaren fenomenoa hobeto aztertu ahal izateko sortu zen Harresiak Apurtuz koordinakundea 1997. urtean, eta Gobernuz Kanpoko 39 elkartek osatzen dute.