Tolosa Kantari kantu jirarako entsegua

Iñigo Terradillos 2010eko azaroaren 10a

Hilabete honetako Tolosa Kantari kantu jira hilaren 27an izango da. Aurretik, ordea, bi entsegu egingo dituzte. Lehena bihar, osteguna, izango da, eta bigarrena hilaren 25ean izango da. Biak Musika Eskolan izango dira, 20:00etatik aurrera. Tolosa Kantariko ordezkariek euskal abestiak kantatu eta ikasi nahi duten guztiak gonbidatzen dituzte parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!