Datorren ostiralean, hilaren 19an, Tolosako Gazte Topaguneak seigarren urtemuga ospatuko du, eta hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ostiral arratsaldean pizza tailerra egingo dute, 'Zuk egin eta zuk jan!' izenburupean. Ondoren, topaguneko sei urteetako bideo emanaldia izango da ikusgai.
Larunbatean, hilaren 20an, 15:00etan paintball irteera egingo dute. Parte hartu nahi duenak Gazte Topagunean eman beharko du izena.
Azkenik, igandean, hilaren 21ean 17:30ean, mus txapelketa egingo dute Gazte Topagunean bertan. Hainbat sari eskuratu ahalko dituzte irabazleek.