Tolosako udalak biharko Memoriaren Egunarekin bat eginez, herritarrak hausnartzera eta hildakoak gogoratzera gonbidatzen ditu Aranburu Jauregiko Lorategietan, Bizitzaren Zuhaitzaren alboan antolatu dituen ekitaldien bidez. 12:00etan bilduko dira bertan udal ordezkariak, eta onartu berri duten mozioa irakurri eta lore-eskaintza egingo dute. Egun osoan zehar izango du nahi duen orok lore-eskaintza egiteko aukera, Udalak horretarako guztion eskura utziko dituen loreak erabiliz.