Landa garapena izango dute hizketagai, ostiralean

Tolosaldeko Ataria

Ostiralean, hilak 18, 12:00etatik aurrera Orexako ostatuan Una nueva economía para la aldea del siglo XXI kooperazio proiektuaren barruan, Jaime Izquierdo Vallinak idatzi duen liburuaren aurkezpena  izango da.

Izquierdo landa garapenean aditua da, eta ez da Orexa bisitatzen duen lehen aldia. 2023an ere landa eremuen eta landa herrien etorkizunaz aritu zen bertan, eta despopulatzeko arriskuan dauden landa lurraldeentzako proposamenak luzatu zituen. Tolomendi Landa Garapen Elkarteak herritar guztiak gonbidatu ditu ostiraleko aurkezpenera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!