Lehen aldiz egin dute azoka Orexan

Leyre Carrasco 2025eko maiatzaren 4a

13 postu bildu dira Orexako pilotalekuaren bueltan Santa Krutz jaietako azken eguneko goiza ospatzeko.

Giro ederrean egin dute, lehen aldiz, azoka Orexan. Guztira 13 postu bildu dira pilotalekuan eta denetariko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan da bertan. Herriko zein inguruko artisauen produktuez gain, puzgarriak ere izan dira txikientzat. Beraz, gozamenik ez da falta izan goizean zehar.

Arratsaldean ere izango du jarraipena festak. Lehenik, 18:00etan, herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da. Aizkoran, Ibai Soroa eta Julen Kañamares ariko dira eta harria jasotzen, berriz, Estefania Etxebeste eta Olaia Esnaola. Ondoren, 19:00etan, sagardo dastaketa egingo dute eta egunarekin amaitzeko oilarra igoko dute datorren urtera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!