Jaime Izquierdo adituak hitzaldia eskainiko du Orexan

Ataria 2023ko abenduaren 6a

Argazkia: Berria

Jaime Izquierdo landa garapenean aditua izango da Orexan abenduaren 13an. Lana eremuen eta landa herrien etorkizunaz hitz egingo du.

Landa eremuak ba ote du etorkizunik? hitzaldia eskainiko du Jaime Izquierdo adituak abenduaren 13an, 19:30ean, Orexako Ostatuan. Landa eremuen eta landa herrien etorkizunaz hitz egingo du eta  Orexa egikaritzen ari diren landa garapena ezagutzeko eta esperientziak elkartrukatzeko aukera egongo da.

Jaime Izquierdo (Infiestu, Piloña, Asturias, 1958) tokiko, autonomia-erkidegoko eta estatuko administrazioaren eremuan, ingurumenaren, lurralde-garapenaren eta landa-ingurunearen arloei profesionalki lotutako enplegatu publikoa da, hainbat saiakera eta artikulu idatzi ditu herrialdeko nekazari-komunitateen eta landa-lurralde berezienen eta despopulatuenen balio, ezagutza eta printzipio agroekologikoak birgaitzeko. Despopulatzeko arriskuan dauden landa-lurraldeentzako funtzionaltasun berri bat proposatzen du –bereziki herrientzako– , baita naturaren kontserbazio kulturalaren ideiaren paradigma berri bat, eta landaren eta hiriaren arteko harreman berri bat ere. Orexako hitzaldian argitaratu berri duen De función pública, ¿Cómo va el mundo? liburua aurkeztuko du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!