Orexan Etxezabalek jarraituko du alkate

Ataria 2023ko ekainaren 17a

EH Bildu izan zen udal hauteskundeetan aurkeztu zen zerrenda bakarra eta bost hautetsiek gaur hartu dute kargua.

Orexako alkate bezala Gurutze Etxezabal Iturriozek jarraitu du, gaur kargua hartu ondoren. Maiatzaren 28an 52 boto eskuratu zituen EH Bilduk.

Orexako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Gurutze Etxezabal Iturrioz (EH Bildu)
  2. Joakin Iturrioz Ibarluzea (EH Bildu)
  3. Ainhoa Nazabal Atxega (EH Bildu)
  4. Aitor Iturralde Urretabizkaia (EH Bildu)
  5. Igor Malkorra Beristain (EH Bildu)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!