Gurutze Etxezabalek jarraituko du Orexan

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur bost zinegotzi aukeratu dituzte Orexan. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Orexako alkate karguan Gurutze Etxezabal Iturriozek jarraitu du. 52 boto eskuratu ditu EH Bilduk. Baliogabeak 3 boto izan dira, 3 zuri eta %16,28-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Orexako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Gurutze Etxezabal Iturrioz (EH Bildu)
  2. Joakin Iturrioz Ibarluzea (EH Bildu)
  3. Ainhoa Nazabal Atxega (EH Bildu)
  4. Aitor Iturralde Urretabizkaia (EH Bildu)
  5. Igor Malkorra Beristain (EH Bildu)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!